XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kokapen historiko laburraren ostean, aipatu erlazioan bitartekari diren elementu psikosozialak berrikusten dira, bai eta barruti honekiko azken garapenak zeinek jarrera eta portaera arteko erlazioa prozesu estokastikotzat hartzen bait dute.

III. Atalean saiatzen gara, egun, gizarte-zientzietan nagusi den paradigma kognitiboak ekarri dituen zenbait prozesu agertzen; hots, Hautemate-, Egozpen- eta prozesu Kognitiboak.

Lehen gaia (10 Gaia) Hautemate Sozialari dagokio.

Bertan deskribatzen dira lehenik Heider eta Asch-en jatorrizko ekarpenak, ondoren, paradigma kognitibo berriak hautemate sozialera ekarri dituen prozesu eta teoriak azaltzen direlarik.

Beraz hemen agertuko dira Anderson, Hamilton, Wyer ampamp; Srull eta Fiske ampamp; Neugberg-en ereduak.

Hurrengo bi gaitan garaia kognitiboak psikologia sozialean ekarri dituen funtsezko ekarpenak lantzen ditugu: Kausa-Egozpenaren prozesuak.

Lehen gaian (11 Gaia) Kausa Egozpenaren eredu klasikoak lantzen dira: Heider-en ekintzaren analisi laua, Kelley-ren Anova eredua, Jones ampamp; Nissbet-en Aktore-Behatzaile efektuak, Weiner-en Lorpenerako Egozpen-Teoria.

Egozpenerak edo Egozpen Estiloak deskribatuz bukatzen dugu.

Ondorengo gaiak (12 Gaia) Kausa Egozpenaren Oinarrizko Prozesuei ekiten dio.

Egozpenean eragina duten zenbait elementuren agerpen ostean kausalitate errakuntzak deskribatzen dira, geroztik, kausa egozpenak dituen motibazio- hautemate- eta azalpen kognitiboak deskribatzen dira, eta azkenik, prozesu hauen ainguraia sozialaz bukatzen dugu; alegia, Egozpen Sozialaren Teoriaz.

Hurrengo gaian (13 Gaia) kognizio sozialak gure diziplinan eman dituen ekarpenak lantzen ditugu.

Kognizio sozialaren errotze historikoaren ostean, zenbait gako-kontzeptuak agertzen ditugu (Eskema, Kategoria edo Prototipoa, Gidoia).

Gero, eskemek prozesu kognitibotan duten eragina lantzen dugu (Aditasunean, hautematean, oroimenean, judizioan eta portaeran), eta azkenik soslai eta heuristiko kognitiboen agerpenaz bukatzen dugu.

Hurrengo Atalak Psikologia Sozial Europarrak zientzia sozialei eman dion ekarpen nagusienetariko bat lantzen dugu; alegia, Irudikapen Sozialak.

Gai honetan (14 Gaia), lehenik Irudikapen Sozial kontzeptuaren errotze historikoa egiten dugu, ondoren Durkheim-en Irudikapen Kolektibo kontzeptuaz erkatzen dugularik.

Moscovici-k proposaturiko pentsamendu modu desberdinak planteiatu ostean, kontzeptuaren definizioa zedarriztatzen dugu, honekin batera haren dimentsioak eta funtzioak mugatzen ditugularik.

Irudikapen Sozialaren eraikuntz prozesuak lantzen ditugu, Moscovici-k planteiaturiko kontzeptuari ñabardurak ere bai; azkenik, Irudikapen Sozialak eta alboko kontzeptuen (Jarrera, Ideologia, etab) arteko desberdintzapenak planteiatzen ditugularik.

V. Atala Psikologia Sozial Europarraren beste ekarpen garrantzitsutzat har genezakeen gaia lantzen dugu, alegia, Taldearteko Harremanen Teoria.

Gai honetan (15 Gaia), fokapen sozio-kognitiboa dela eta, Identitate Sozialaren Teoriak funtsezko tokia beteko du.